Elizaren izatea konplexua eta bipolarra da, eta eklesiologiaren zeregina haren ikuspegi enpirikoa eta misteriozkoa uztartzea da. Elizan, beraz, erlazio dialektikoak nabarmenak eta ugariak dira: komunioa-misioa, Eliza-Erreinua, sinodaltasuna-hierarkia, santutasuna-garbitu beharra (bekatua), historia-betetzeko dagoena, karisma-instituzioa, karisma-ministerioak, Espiritu Santua-Jesu Kristo, ikusgarria-misterioa, lurrekoa-zerukoa, batasuna-aniztasuna, tokian, tokioa-unibertsala, laikoak-laikoak ez direnak, gizonezko-emakumezko, askapena-salbamena, etab. Tentsio horien artean egin beharreko bidea malkartsua eta bihurria da oso, eliz ekimenaren hartzaile eta emaile den gizakia ere bihurria delako. Eliza Jainkoarena da, bai, baina gizakiok osatzen dugu. Horra hor eklesiologiaren oinarrizko zailtasuna eta handitasuna.