Ezagutu Euskal Herriko geografia jolasen bidez. Euskal Herri osoko mendi, ibai, aintzira edota herri, eskualde eta herrialdeak ezagutuko dituzu gurekin jolastuz. Espainiako eta Frantziako geografia fisiko eta politikoarekin bereziki jolasteko aukera: autonomia-erkidegoak, probintziak, banderak, mendikateak, itsasarteak, basamortuak, etab. Munduko kontinente guztietako geografia fisiko zein politikoa: ibaiak, mendiak, mendikateak, aintzirak, estatuak, banderak, hiriak, monetak, etab. Argazkiz hornitutako milaka galdera! Lehiaketa moduan jolastuz gero, joko berezi bat dugu zuretzat: argazki-rallya. Ikus dezagun zenbat postal lor ditzakezun munduan zehar bidaiatuz! Libreki jolastu edo lehiaketa moduan! Nahi duzun atala hautatu eta bertan libreki jolasteko aukera eskaintzen dizugu; eta nahikoa dakizula pentsatuz gero, lehiaketan parte hartzeko aukera ere badaukazu. Hoberena izan eta idatzi zure izena sailkapen nagusian!