Haur txikiei zuzendurik dago, eta irudien bidez hiztegia lantzea du helburu. Irudiak hitzarekin lotzen dira, eta identifikatze-lan hori irakurketa-ikaskuntzaren lehen fasean dauden ikasleentzat jarduera gustagarria izan ohi da. Hiztegia lantzeaz gain, laminetako marrazki erakargarriak haurraren aho-hizkuntza lantzeko balia daitezke, gai bakoitzari buruz mintzatzeko aukera paregabea eskaintzen dutelako.