Gorostibe&180;ko erritarrak munduan zear ezezagunak dira, erriko gertaerak edestu ditzan izparkaririk ez dutelako, eta orduan berriemaille bat aukeratzea erabagiten dute, eta batzar batean orretarako txepetx bat izendatzen dute. Txori gaixoak aalegiñak egiten ditu erriko berririk nabarmenenak emoteko, eta orduan, bere berrien bidez, mundu zabalean ezagutzen dira Gorostibe&180;ko jazoera garrantzitsuenak, eta erri onetako gizonik ospetsuenak.