Liburu hau, Euskal Herria XI. mendean. Antso III.a Nagusiaren erregealdia (1004-1035), Garonatik Oka mendietara arteko euskaldun guztien garai bateko historia ezagutzera emateko idatzi da, gordean egon baita historia ofizialek ezkutatu eta itxuraldatua. Antso III.a Nagusiaren erregealdian, arbasoek Europako estatuen sorrera ezagutu zuten, Iruñeko Erresuma izeneko egitura politiko subiranoa ekarri zuena, Ximenotarren euskal dinastiako erregea, orduko musulmanek euskaldun guztien Jauna deitutakoa, buru zutela. Liburuak erregealdi horretaz dakiguna laburbiltzen du, euskal herritarrengan eta Antso III.a erregearengan eragina izan zuten bizimoduak eta gertakariak aztertuz.