Harry Potter, bere adiskide onenak diren Ronekin eta Hermionerekin batera, hirugarren ikasturtea hastera doa Hogwartseko sorgin eta azti-eskolan. Harry irrika bizian dago udako oporrak bukatu eta eskolara itzultzeko (eta nor ez litzateke egongo Dursleytar gogaikarriekin biziko balitz?). Baina Harry Hogwartsera iristen denean, urduritasuna eta egonezina aurkituko ditu han. Hiltzaile bihozgabe bat aske dabil, eta Azkabango espetxeko zaintzaile beldurgarriak eskola inguruan dabiltza orain hiltzailearen bila...