Harry Potter azti ausarta, Hogwartseko Azti eta Sorgin Eskolan lehenengo ikasturtea bukatu ondoren, bere osaba-izeba gogaikarrien etxean dago, bigarren ikasturtea noiz hasiko zain. Larri dago Harry gaixoa... Baina bere lagun Ron Weasley laguntzera etorriko zaio auto hegalari batean eta... Harryk bigarren urtea du Hogwartsen, eta bigarren hau ere iazkoa bezain mugitua, arriskuz betea eta ziragarria izango da.