Mandala hitzak zirkulu magikoa esan nahi du. Mandala puntu zentral baten inguruan antolatutako irudi bat da. Mandala marrazki txikiz osatuta dago, bizitzen edonon ikus ditzakegunak. Baina zertarako balio du mandalak? Ez da kolorez betetako irudi bat soilik, kontzentratzen edo erlaxatzen lagun diezagukeen tresna bat da. Urduri edo kezkati zaude? Margotu zure mandala kanpotik barrura. Nekatuta edo triste? Margotu barrutik kanpora. Garrantzitsuena zirkulua margotzen gozatzea da: lasaitu egingo zara eta zure buruarengan konfiantza handiagoa izaten lagunduko dizu. Helburu nagusia ez da marrazki polita egitea, une horretan dituzun emozioak eta sentimenduak adieraztea baizik. Kaleratze data: 2008ko maiatza