Zorionak: ama izango zara (liburua eta DVD) haur baten zain dauden guztiei zuzendutako euskarazko liburuxka da. Haurdunaldian zein haurra jaio ondoren lagungarriak izango diren aholku praktikoak eta arauak jasotzen ditu. Liburuak adituek landutako bost atal nagusi biltzen ditu orotara: haurdunaldiko zainketa, erditze osteko zainketa, edoskitzea, masajea eta haurraren zainketa. Formatu aldetik liburu erabil erraza eta arina da, beti ere praktikotasuna laguntze aldera. Eta irakurketa errazteko, gaiarekin lotutako hiztegia eta ideia nagusien aipuak biltzen ditu. Horrez gain, liburuxkan zehar lantzen diren atal praktikoen azalpenak jasotzen dituen DVDa ere badakar.