Orain arte argitaratu gabeko Nikolas Txiki ezagunaren berrogeita bost historia barregarrik osatzen dute liburu hau. Nikolas eta bere lagunak eta gainerako pertsonaiak umore printza indartsuz alaituko dute irakurlea. Beti bezala, eskolan, kalean, igerilekuan, bizilagunekin... agertuko zaizkigu liburu honetan ere pertsonaiak, baina egoera bakoitzari grazia berezia emanez. Gozatzeko aukera ederra eskaintzen die liburu honek Nikolas Txikiren zaleei.