On-line store con un amplio catálogo de LIBROS,  Libros en edioma y Puzzle - Textos de diversos géneros, escolares y universitarios -  Posibilidades; de publicar on-line y consultar textos universitarios y apuntes de las clases.
 
 
             
   
¿Tienes dudas, preguntas, consultas? ¡ESCRIBENOS! Estaremos a tu disposición para cualquier información que necesites.
LOG OUT
En esta sección encontrarás respuestas a las preguntas más comunes: modalidad de compra, entrega y envío, plazo de entrega, etc.
Entra en tu carrito...
Entra en tu pozo de los deseos...
¡Haga de Unilibro su página inicial!
Oferta Especial



ESPIRITUA ETA LURRA: ERLIJIOA ETA ESPIRITUALTASUNA MUNDU JASANGAR RI BATEN ALDE de GARDNER, GARY
ESPIRITUA ETA LURRA: ERLIJIOA ETA ESPIRITUALTASUNA MUNDU JASANGAR RI BATEN ALDE

Autore
GARDNER, GARY
Editor
BAKEAZ
Isbn
9788488949607
Colección
Cuadernos Worldwatch, 22/03/2004
Clasificación
Literatura en Euskera
Precio
€ 6,00

Fededunak eta erlijio erakundeak garapen jasangarriaren aldekoekin bat egiten hasi dira; horrek ingurumenaren aldeko koalizio boteretsu bat sor dezake mundu osoan zehar. Aurreko hamarkadan, gutxi izan baziren ere, bi talde horien arteko bilerak, ekimenak, hezkuntza programak eta presio ahaleginak gauzatu ziren, eta ekintza horiek guztiak areagotzen ari dira. Orain arte, ordea, bi talde horiek urrunduta egon dira. Bi taldeek gauza bera pentsatzen dute natuari buruz; balio ekonomikotik haratago dagoela, hain zuzen. Horrez gain, indar osagarriak dituzte. Jasangarritasunaren aldekoek oinarri zientifiko sendoa dute; tradizio erlijiosoek, berriz, autoritate morala dute, eta gizarte osoan zehar hedatzen dira, mundua ulertzeko moduak eta bizitzeko moduak eratzen dituztela. Bi talde horien arteko gaizki ulertuak ez dira desagertu, baina konpromiso handiagoa hartzen ari dira: monje budistak Thailandiako deforestazioaren aurka borrokatzen ari dira, eta World Council of Churches erakundeak klima aldaketaren aurka dihardu. Erlijioek, horrez gain, fededunen kontsumo ereduak berdeago bihurtu nahi dituzte, eta kontsumoa gutxitzearen aldeko aldarrikapenak egiten dituzte, bizitza soilagoa eta askeagoa lortu ahal izateko. Elkarlan hori areagotzeko, fededunek eta erlijio erakundeek jasangarritasunaren alde erabili beharko lukete beren eragina. Ekologistek, berriz, espiritualtasuna barneratu beharko lukete beren jardueretan. Pauso horiei jarraituz gero, etika berri bat sortuko litzateke: gizakiak, jainkoa eta ingurumena barne hartzen dituen etika. Horrek guztiak zibilizazio bidezkoa eta jasangarria lortzen lagun dezake. > Gary Gardner Worldwatch Instituteko Ikerketa zuzendaria da. Hainbat gai ikertu izan ditu: nekazaritza soroen galera eta malnutrizioa, materialen erabilera eta gizarte aldaketa, etab. 1994an hasi zen institutuan lanean, eta orduz geroztik zortzi atal idatzi ditu Instituteko State of the World izeneko urteko aldizkarian; sei Worldwatch artikulu idatzi ditu, bakarka eta elkarlanean. Erakunde horretan lanean hasi aurretik, Soviet Nonproliferation Project izeneko ekimenaren arduraduna izan zen. Ikerketa eta prestakuntza proiektu hori Kaliforniako Monterey Institute of International Studies (MIIS) erakundeak bultzatu zuen. Proiektu horretan lanean ari zela Nuclear Nonproliferation: A Primer izeneko lana kaleratu zuen, eta gaztelania


Vuestros comentarios

Se han encontrado 0 comentarios