Haurrak eta gazteak dira ipuinotako protagonista gehienak, eta, sortu dituen pertsonaia horien bitartez, bere haurtzaroaren berri ematen digu Anttonek. Kontu, pasadizo edo abentura polit ugari dago ipuinotan, baina horien gainetik, nik uste, bizimodu baten erretrato halako bat egiteko, giro bat birsortzeko ahalegin ohartu bat dago, narrazio guztietan nabarmen. Alde eta aldi guztietakoak diren kanpai hotsak dira, bai, esku artean duzun liburu honetan entzungo dituzunak. Aspaldi isildutako beste hots batzuen oihartzuna ozenberrituko ahal dizute, irrakurle, niri egin didaten bezala.