Ipuinen Lurraldean nahaspila erabatekoa da nagusi. Txano Gorritxores otsoa oso modu arraroan portatzen ari da, errege igelak ez dio musurik eman nahi Loti Ederrari, eta Hanselek preso hartu du sorgina. Zer gertatu da? Zakariasek eta bere untxiak gogoz egin behar dute lan dena bere onera ekartzeko eta nahaspila konpontzeko. Gainera, zuhur jokatu behar dute erruduna aurkitzeko. Familia osoak parte hartzeko moduko liburu entretenigarria.