Non mina, han mihia diosku atsotitzak. Allá va la lengua do duele la muela dio, orokorragoa izanik zehatzago, gaztelaniazkoak. Mina sentitzerakoan, gorputz adarraz gain, hizkuntza ere badoa oinazera, baita harekin literatura ere. Minak, nonbait, mihia behar du goxatzeko, eta hitza ez da mihitik urrun, eta hitza literatura da, eta mina, eta goxatu nahia Euskal gatazkari buruzko ipuinen antologia honi izenburua eman dion Jose Luis Otamendiren Hagina ipuinean bezala, minak erauzitako gure haginak bildu dituzte 18 idazlek eta ibaira jaurti, eta han, errekarrien gisa biraka higatu eta perla bihurtuta heldu dira gure literaturaren itsasora.