Ingalaterrari buruzko gutun filosofikoak herrialde horretan egindako erbestealdiaren ondoren eman zuen argitara Voltairek, Frantzian eskandalu handia sortaraziz. Bere bizitza osoan zehar defendaturiko ideia eta helburuak azaltzen dizkigun bertan. Gogor erasotzen die bidegabekeria eta abusu-iturri diren erregimen politikoei, fanatismo itsuak sortzen dituzten erlijioei, gizakiak dohakabe bihurtzen dituen metafisika ilunari.