Txakur-bihotza eleberri laburra 1925ean idatzi zuen Bulgakovek. Preobrajenski endokrinologoak Sharik izeneko kaletxakur dohakabe bat jasotzen du eta bere etxera eramaten du, berarekin zenbait esperimentu egiteko asmoz. Esperimentuok, ordea, ustekabeko ondorioak akrriko dituzte Preobrajenski profesoreari eta haren laguntzaile leial Bormental doktoreari. Eleberria Urriko Iraultza Sozialistak Errusiako gizartean eragin zuen aldaketa bortitzari buruzko satira zorrotza da. 1969an argitaratu zen lehen aldiz errusieraz, baina ez Moskun, Parisen baizik.