"Eduardo umezurtza da eta Palma Mallorcakora joan da osaba Miguelekin bizitzeko; osaba Miguel gizon aberatsa omen da eta misteriotsua; harrezkero, Eduardoren tutorea izango da. Baina osaba Miguel hori iruzurtia eta lapurra baino ez da eta ilobari ofizioa irakasten ahaleginduko da. Sorpresaz beteriko amaierak betiko markatuko du Eduardoren bizitza."