Hitzen bilduma egiten du Aingeruk: aingeru, pirata, katagorri grisa... Zerrenda horretako beste hitz bat Alzheimer da. Eta hitz horretantxe dago ipuin eder honen ardatza; izan ere, Aingeruren aitona Malanjel gaixotasun horrek harrapatuta baitauka. Ipuin hau literatura da, eta, aldi berean, bizitzari buruzko lezioa.