Franz Kafkak, hil baino urtebete lehenago, Berlingo Stegliz parkean paseatzen zebilela, erabat atsekabetuta negarrez ari zen neskatila bat aurkitu zuen: panpina galdu berri zuen. Haurra lasaitzeko idazleak istorio bitxi bat asmatu zuen: panpina ez zen galdu, bidaia bat egitera joana zen, eta neskatilak laster gutun bat jasoko zuen. Kafkak, bat-batean panpinen postari bihurturik, gau hartan bertan idatzi zuen gutun hori, liburu hau osatzen duten gutunetan lehena.