Egoera larrian bizi dira Lebrijanotarrak, Madrilgo etxabe batean: aita lanik gabe, ama etxea gobernatu ezinik, izeba Antonia osasunez pattal, Xilberio eta Roberta seme-alabak... Egun batean, hiriko ehiztari bihurtuko da aita, Retiro parkean. Xilberio izutia eta Roberta berritsua ditu laguntzaile. Erraz eta erruz harrapatzen ditutze usoak. Baina...