Rosaliak sei urte ditu eta idazten ikasten ari da eskolan. Aitak arkatz berezi bat oparitu dio: arkatz desobedientea da. Eskolan, andereñoak esaldiak idazteko agindu die haurrei, baina Rosaliaren arkatzak nahi duena idazten du. Andereñoa haserretu egin da Rosaliarekin: ez du sinisten arkatzak ez diola neskari jaramonik egiten. Baina andereñoak arkatza hartu eta nahi ez dituen esaldiak idatzi ditu, eta konturatu denean, lotsaren lotsaz gorri-gorri jarri da. Eskolako haur guztiek Rosaliaren arkatza erabili nahi dute orain, eta neskak arkatza zaindu egin behar du. Arkatzak, pozik, mezuak idazten dizkio Rosaliari.