Gau batez Edorta bere arreba txikiari munstro gisa benetako beldurra ematen irakasten ari zaion bitartean, eltxo batek amari begian heltzen dio beste logelan. Horregatik Gus-i, aitari, eltxoa akabatzeko eskatzen dio, txikitxoak mamuz jantzita susto galanta emateko asmoz datozela ez dakielarik.Aitak, aulki batera igota, eltxoa jo behar duenean, umeek atea irekitzen dute eta Gus ipurdiz gora jausten da.Horrela, guztien artean ospitalera daramate eta hantxe mediku batek aitak beso bat hautsi duela kontatzen die. Ondoren, behin etxera bueltatu direla, bizi izan duten gau xelebrea gogoratzen dute. Baina oheratzen direnean, gurasoek alde batetik eta neba-arrebek bestetik, hurrengo gauean besteei susto galanta ematea erabakitzen dute.