Aita ez dago, baina haren oroitzapenak bai. Ondo baino hobeto gogoratzen ditut harekin pasa nituen une goxoak. Kontatzen zizkidan istorioak ere gogoratzen ditut. Baita hainbat pasadizo ere. Aitak natura eta animaliak maitatzen irakatsi zidan. Aitari ikasitakoa ez dut sekula ahaztuko! Gogoan dut aita. Gogoan ditut haren oroitzapenak. Gainera aitaren bihotza oraindik bizirik dagoela konturatu naiz.