Bizi daiteke ametsik gabe? Ametsen Jale ankerrak arriskuan izango du bere aginpidea; txapiro berdearen laguntzari esker, adore eta irudimen handiko neska, Fa, basoko bazterrik ezkutueneraino heldu da buztan biko muskerra askatzeko... Eta hori guztia amamak, behin, zartagina erre eta iratxo bitxi hori aipatu zuelako...