Beste jarduera intelektual baterako gai ez bada ere, Mirko Czentoviczek, haur garaietatik bertatik, xake jokoan dohain bereziak erasutsi zituen, Munduko txapelduna izatera iritsi da, eta, xake jokalarien artean, maisu ospe handikoa. New Yorketik Buenos Aireserako bidaian, ordea, itsasontzi barruan, aurkari misteriotsu bat agertu zaio: B. jauna, Viennako aitoren seme bat, nazien ihesi Europatik datorrena. Narratzaileak bi pertsonaien ezagutza egiten du eta lehiara bultzatzen ditu.